18 Aben 2020

Nortegasek 9 tona elikagai emango dizkie Euskal Autonomia erkidegoko, Kantabriako eta Asturiasko elikagaien bankuei

  • Konpainiaren Gabonetako kanpainaren parte gisa, langileek Gabonetako otzarak balio duena haien probintziako Elikagaien Bankuei emateko aukera izan dute.
  • Guztira 9.000 kilo elikagai batu dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Asturiasko Elikagaien Bankuen artean banatuko dira, hau da, konpainia banatzaileak presentzia duen autonomia erkidegoetan.

Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, presentzia duen autonomia erkidegoekiko konpromisoa mantentzeko xedez, 9 tona elikagai emango dizkie Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Kantabriako eta Asturiasko Elikagaien Bankuei.

Por una Navidad más solidaria Gabonetako boluntariotza planaren parte da ekimen hau, konpainia banatzaileak bere langileei proposatutakoa. Proposamen horren bidez, Nortegasek bere langileei urtero oparitzen dien Gabonetako otzarak balio duena langile bakoitzaren probintziako Elikagaien Bankuari emateko aukera eskaintzen du. Horrela, benetan berezia den sasoi honetan arrisku-egoeran dauden familiei laguntzen zaie.

Nortegasek emandako 9.000 tona elikagairekin, Elikagaien Bankuek hilabete iraun dezakeen oinarrizko elikagaien otzara eskainiko diete batez bestean 4 senidek osatutako familiei.

Pandemiaren hasieratik, areagotu egin da zailtasunak dituen pertsona eta familia kopurua. Ekimen honen bidez, Elikagaien Bankuek egindako lana babestu nahi du Nortegasek eta era berean, arrisku-egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrizanei erantzuten lagundu nahi du.

Nortegas presentzia duen probintzietako Elikagaien Bankuekin lankidetzan aritutakoa da lehendik ere. Apirilean, koronabirusaren krisiaren erdian, konpainia banatzaileak dohaintza bat egin zien aipatutako autonomia erkidegoetako Elikagaien Bankuei, familia kalteberen artean banatzeko.

“Elikagaien bankuek oso lan garrantzitsua egiten dute eta aurten benetan zeregin garrantzitsua izan dute Covid-19aren harira”, adierazi du Javier Nortegaseko kontseilari delegatua den Javier Contrerasek. “Presentzia dugun autonomia erkidegoen aldeko konpromiso sendoa daukagu eta haietako sare sozioekonomikoaren parte gisa, Elikagaien Bankuaren tankerako erakundeei lagundu behar diegula uste dugu, egoera zailean dauden familiei laguntzen dietelako”.