Energia-iturri primarioa da, hots, naturatik ateratzen den moduan kontsumitzen da. Etengabeko hornidurako energia denez, ez da inola ere gorde behar eta beti dago eskuragarri behar den kopuruan.
Gas naturalak ingurumena errespetatzen du:
Gas naturala, beste gas erregai batzuk ez bezala, airea baino arinagoa da; hortaz, ihesik egonez gero, lokaletatik azkar irteten da eta, beraz, segurtasun handia bermatzen du.
Haren berotze-ahalmen handiena 10.440 kcal/m3 da.
Gas naturala “gas-poltsa” direlakoetan dago naturan, lurpean, kanpoaldera irtetea eragozten duten geruza iragazgaitzez estalita. Formazio geologikoetatik dator eta bi motatako hobietan aurkitu ohi da:
Zona | 1970 | 1975 | 1980 | 1985 | 1990 | 1995 | 2000 | 2005 | 2010 | 2014 | 2015 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ipar Amerika | 9,5 | 8,5 | 8,0 | 8,4 | 7,7 | 6,5 | 6,5 | 7,0 | 9,4 | 11,1 | 12,1 | 11,3 |
Erdialdeko eta Hego Amerika | 2,0 | 2,4 | 4,4 | 5,4 | 6,9 | 7,8 | 7,7 | 7,4 | 7,8 | 7,9 | 7,9 | 7,6 |
Europa (2) | 3,9 | 4,1 | 4,4 | 5,7 | 5,7 | 6,2 | 8,1 | 6,5 | 5,9 | 4,6 | 4,3 | 4,2 |
CIS | 11,3 | 24,2 | 29,1 | 38,0 | 48,9 | 58,9 | 52,7 | 53,7 | 60,5 | 65,3 | 65,6 | 66,0 |
Afrika | 3,8 | 5,2 | 5,6 | 5,9 | 8,5 | 9,9 | 11,4 | 14,1 | 14,8 | 14,3 | 14,4 | 12,6 |
Ekialde Hurbila | 6,6 | 15,3 | 18,5 | 25,9 | 37,8 | 44,7 | 54,7 | 72,5 | 75,9 | 80,0 | 79,9 | 79,2 |
Asia eta Ozeania | 1,4 | 3,4 | 4,6 | 7,0 | 8,6 | 13,1 | 11,9 | 13,9 | 16,1 | 16,9 | 15,8 | 15,3 |
Munduko guztizkoa | 38.5 | 63.1 | 74.6 | 96.3 | 124.1 | 147.1 | 153.1 | 175.1 | 190.4 | 200.1 | 200.1 | 196.0 |
(1) Urte bakoitzaren hasierako datuak.
Gas naturala termiatan (te) edo metro kubikotan (m3) neurtzen da; 1 te 1.000 Kcal dira, eta 1 m3 gutxi gorabehera 10,44 termia dira (berotze-ahalmenaren arabera aldatzen da).
Indarra zati aplikatzen den azalera egitearen emaitza da presioa. Mugitzen ari den gas baten presioa gasaren molekulek egiten duten indarra da. Presioa eskuarki baretan neurtzen da.
Energia agerian jar daitekeen moduetako bat da beroa.
Gorputz baten tenperaturak bere molekulen energia zinetikoa adierazten du; hau da, molekulak zer-nolako indarrarekin mugitzen diren. Tenperatura gradu zentigradutan neurtu ohi da (°C). Haren berotze-ahalmen handiena 10.440 kcal/m3 da.