Lege-oharra

Webgunearen titularra

NORTEGAS ENERGIA DISTRIBUCION SAUk —aurrerantzean NORTEGAS— bere izenean erregistratuta dagoen [https://www.nortegas.es] URLaren bidez —aurrerantzean “webgunea” edo “web-orrialdea”— eskaintzen dituen zerbitzuen eta edukien erabilera arautzen du lege-ohar honek. NORTEGASek Bilbon du egoitza soziala —Concha Jenerala, 20, 48010— eta A95292223 zenbakiko IFZ du. Bestalde, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago —4368 liburukian, 0 liburuan, 168 folioan, BI-38453 orrian, 1. Idazpenean—.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

NORTEGASek www.nortegas.es webgunea jarri du erabiltzaileen esku, Nortegas Taldeak eskaintzen dituen jarduerak, produktuak eta zerbitzuak jakinarazi eta ezagutzera emateko xedearekin. Erabiltzaileek doan sartu ahalko dira webgunean. Hala ere, erabiltzaileak aldez aurretik erregistratzea eska dezakete guneko eduki eta zerbitzu batzuek, horien baldintza partikularretan zehazten den moduan.

Webgunean —www.nortegas.es— sartzen dena edo hori erabiltzen duena erabiltzaile bihurtuko da, eta berariaz esan nahiko du erabat ados dagoela klausula hauetan jasotako baldintzetako, ohartarazpenetako eta gainerako lege-oharretako xedapen guzti-guztiekin, bai eta dagokionean horiek webgunearen zerbitzuei eta edukiei dagokienez nolabait osatu, ordezkatu edo aldatu ahal dituzten baldintza partikularrekin ere. Ondorioz, erabiltzaileak arretaz eta kontu handiz irakurri beharko du dokumentu hau, osorik, webgunea erabiltzera doan unean bertan, agiriak aldaketak izan ditzake eta.

NORTEGASek eskubidea izango du edozein unetan webgunearen, esteken edo webgunearen bidez lortutako informazioaren edukia eta konfigurazioa eguneratzeko, aldatzeko, behin-behinean eteteko, deuseztatzeko edo mugatzeko, aldez aurretik abisatu gabe eta horregatik erantzukizunik bere gain hartu gabe.

Erabiltzaileak indarreko legeriaren, fede onaren printzipioen eta oro har onartzen diren ohituren arabera erabili behar ditu zerbitzuak eta edukiak. Gainera, webgunearen bidez jardutean ez du ordena publikoa urratu behar eta, bereziki, ez ditu konstituzioan eta beste legeetan aitortutako funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak arbuiatu edo kaltetu behar. NORTEGASek ez du erantzukizunik izango webgunearen bidez emandako informazioari edo zerbitzuei ematen zaien erabilera desegokiaren gainean; hain zuzen, horiek bidegabeki eskuratzen edo baliatzen dituen erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak (aurrerantzean, DBLO) eta 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, xedatutakoa betetzeko, honako hau jakinarazten zaio erabiltzaileari:

Webgune hau bisitatzeak ez du berari buruzko informaziorik ematera behartzen erabiltzailea. Hala ere, zerbitzuetako batzuk baliatzeko edo eduki jakin batzuk ikusteko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal eman beharko dituzte aldez aurretik. Horrelakoetan, emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du erabiltzaileak, eta erantzukizuna hartzen du horietan edozein aldaketa gertatuz gero komunikatzeko.

Erabiltzaileak informazio pertsonalen bat ematen badu, webgune honetan jasotako datuak Nortegas Energía Distribuciónek tratatuko ditu, fitxategien arduraduna den aldetik. Datuok beharrezkoak izango dira webgunearen bitartez bidalitako eskaerei, erreklamazioei eta kontsultei erantzuteko eta jarraipena egiteko, baita berrikuspen eta laguntza teknikoko zerbitzu osagarriak kudeatzeko eta emateko ere. Halaber, eman egin beharko dira, sustapenetan, zozketetan, lehiaketetan edo inkestetan parte hartzeko ere. Hori guztia behar bezala jakinaraziko zaio erabiltzaileari, haren izaera pertsonaleko datuak biltzen diren unean, eta, DBLOk eta berori garatzeko erregelamenduak ezarritakoaren arabera beharrezkoa bada, baimena eskatuko zaio.

Fitxategiaren ardura duen enpresak kasu hauetan bakarrik lagako ditu datuak: batetik, erabiltzailearekiko harremanak garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko beharrezkoa denean eta, bestetik, DBLOk legez xedatutako inguruabarretan (datu pertsonalak jasotzean, informazioa emango zaio). Datuen beste edozein lagapen egiteko, interesdunak argi eta garbi eman beharko du baimena aldez aurretik.

Webguneko inprimakietan ezingo da sartu hirugarrenei dagokien datu pertsonalik, salbu eta eskatzaileak aldez aurretik haren baimena jaso badu, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 5.4 artikuluan eskatzen den moduan. Horrelakoetan, pertsona hori izango da betebehar hori eta datu pertsonalei buruzko beste edozein ez betetzearen erantzule bakarra.

Datuen titularrak eskubidea izango du sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, legez ezarritako baldintzetan. Horretarako, NORTEGASi idatziz jakinarazi beharko dio, helbide honetan: Bezeroarentzako Arretarako Saila, Concha Jeneralaren kalea, 20, 48010, Bilbo. Era berean, eskubide horiek erabiltzeko, mezu elektroniko bat bidal dezake protecciondedatos@nortegas.es helbidera, bere datu pertsonalekin. Bi kasuetan, titularraren NANaren fotokopia erantsi beharko da.

Segurtasun-neurriak

2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, DBLO garatzen duen erregelamendua onartzen duenak, VIII. tituluan ezarritakoa aplikatzeko, NORTEGASek konpromisoa hartzen du webgunearen erabiltzaileek emandako datuen segurtasun-betebeharrak betetzeko. Eskura dituen baliabide tekniko guztiak erabiltzen saiatuko da, erabiltzaileak webgunearen bidez ematen dituen datuen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihestearren. Aurrekoa gorabehera, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune hau NORTEGASen jabetzakoa da. Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du webgunean sartutako edukien eta beste edozein elementuren gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien —besteak beste, markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, errotuluak, softwarea, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, errotuluak, softwarea…— titularra NORTEGAS dela, salbu eta horietan beste bat dela adierazten bada. NORTEGAS Taldea osatzen duten gainerako sozietateen logoak edo zeinu bereizgarriak, webgune honetan agertzen badira, horietako bakoitzaren titulartasunekoak dira.

Webgune honetako edozein orritako edukiak deskargatzea eta kopiatzea edo inprimatzea erabiltzailearen erabilera pertsonal eta pribaturako baimentzen da soilik. Beraz, erabiltzaileak ezingo du webgune honetako edukia guztiz edo hein batean kopiatu, banatu, transmititu, itzuli, aldatu edo edozein modutan eta edozein baliabideren bitartez erabili, xede publiko edo komertzialekin, ezta iturriak aipatuta ere, NORTEGASen berariazko baimena eduki ezean. Eskubide horiek urratzeak dagokien judizioz kanpoko edo judiziozko prozedurak eragin ditzake.

NORTEGASek ez du ematen inolako lizentziarik edo ezein motatako erabilera-baimenik bere jabetza intelektualeko eskubideen gainean edo webgunearekin, haren zerbitzuekin edo edukiekin zerikusia duen eskubidearen gainean.

Webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduagatiko bermeen eta erantzukizunen salbuespena

Webgunea erabiltzearen erantzukizuna erabiltzailearena da. Hortaz, NORTEGASek ez du inolako ardurarik izango, erabiltzaileen sistema informatikoetan kalterik sortzen bada, webgunearen edukietan sartzearen, edukiak erabili edo desegoki baliatzearen, webgunearen bidez eskuratutako informazioaren, birus informatikoen, hutsegite operatiboen edo zerbitzuaren nahiz transmisioaren etenaldien ondorioz.

NORTEGASek uko egiten dio, berariaz, webgune honetako orrietan dagoen informazioaren akatsen, hutsen edo ez-esateen ondorioz erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalte edo galeragatiko erantzukizunari. Erabiltzaileak askatu egiten du NORTEGAS, fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo atariak bertan nabigatzean sor liezaiokeen itxaropen faltsuarekin zerikusia duen edozein erantzukizunetik.

Atariaren edukien barruan, hirugarrenen estekak daude. Horien xede bakarra da Interneten bidez eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea erraztea, eta NORTEGASek ez du bere gain hartzen horien ondoriozko inolako erantzukizunik.

Jurisdikzio eta legeria aplikagarria

Erabilera-baldintza orokor hauek Espainiako legeriak arautuko ditu.

Webgunearen edukiaren inguruan eta hemen ezarritakoa aplikatzeari eta betetzeari buruz sor litekeen kontu orotarako, erabiltzailearen egoitzako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren menpe geratzen dira NORTEGAS eta erabiltzailea. Erabiltzailearen egoitza Espainiako lurraldetik kanpo badago, Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe egongo dira NORTEGAS eta erabiltzailea, egokitu liezaiekeen foruari uko eginez.

Google analytics

Gure web-orrialdeak Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. (aurrerantzean, Google) izeneko Delawareko konpainiak webgunea analizatzeko ematen duen zerbitzua. Konpainiaren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak. Google Analyticsek cookieak erabiltzen ditu, hots, zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak, erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera analizatzen laguntzeko.

Webguneari ematen diozun erabilerari buruz cookieak sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabilera zelatatzeko asmoz. Horretarako, webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta webgunearen jardueraren eta Interneten erabileraren inguruko beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenei eman ahalko die, legeriak eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez dio zure IP helbidea Googlek daukan beste ezein daturi lotuko.

Cookieen erabilerari uko eginez, aukera duzu datuen edo informazioaren tratamenduari uko egiteko. Horretarako, zure nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu behar duzu. Hala ere, jakin behar duzu hori eginez gero gerta litekeela webgune honen funtzio guztiak ezin erabili ahal izatea. Webgune hau erabiliz baimena ematen duzu Googlek zuri buruzko informazioa trata dezan arestian azaldutako moduan eta xedeetarako.