EFIcuota

Aurrezten duzun diruarekin zure erkidegoko galdara-gela berritu nahi duzu?

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Eficuota

Ba al zenekien urtean bizilagun bakoitzeko 200 € baino gehiago aurrez ditzakezula zure gasoliozko galdararen ordez gas naturala erabiltzen duen bat jarrita?

Nortegas Green Energy Solutions. ZURE ONGIZATEA DA GURE ENERGIA

Nortegasen gas naturala behar duten etxe guztietara eramateko lan egiten dugu, pertsonen ongizatea lortzeko, haien etxeetan erosotasun-beharrak asetzeko eta segurtasunez eta ingurumena errespetatuz energia hornitzeko.

Berritu zure galdara zaharra eta lortu eraginkortasuna, erosotasuna eta aurreztea

eficuota sala calderas
Desde Nortegas Green Energy Solutions-etik galdara-gelarako guztiz instalazio berria proposatzen dizugu, zure erkidegorako Efikuota zerbitzuarekin batera.

Nortegas Green Energy Solutions-ek dirua eta energia benetan aurrezteko aukera ematen dizu, instalazioak modernizatuta eta optimizatuta energiaren kontsumoa murrizten baita.

Gure zerbitzu zuzen eta espezializatuari esker, egoera bakoitzerako aukera zehatzak eskaintzek ditugu, beti pertsonen erosotasuna eta ongizatea hobetzera bideratuta daudenak.

Irabazten aterako zara aldaketarekin

Nortegas Green Energy Solutions-en galdara-gela berriaren kudeaketa osoa eskaintzen dizugu eta aurreztutako diruaren parte bat instalazio berria amortizatzeko erabiliko da, bizilagun bakoitzaren poltsikoan zuzeneko eraginik izan gabe.

ventaja en el ahorro de gas natural

ERAGINKORTASUNEAN AURREZTEA

Instalazio berriak eraginkorragoak dira eta % 30era bitartean aurrez daiteke kontsumitu gabeko energian.

ahorro combustible

ERREGAIA ALDATZEAGATIK AURREZTEA

Gas naturalaren prezioa gasolioaren prezioa baino % 58 inguru baxuagoa da eta bero-energia berdina sortzen du.

ahorro mantenimiento

MANTENTZE-LANETAN AURREZTEA

Instalazio berriekin prebentziozko zein zuzentzeko mantentze-lanen kostuan aurreztuko duzu.

esquema eficuota

Zerbitzu bereizgarriak

Gainera, Nortegas Green Energy Solutions-ekin, desberdin egiten gaituzten zerbitzu batzuk izango dituzu:

eficuota gestion

ENERGIA KONTRATATZEKO ZERBITZUA

Energiaren aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzu honen bidez horniduraren kontratazioa kontrolatzen dugu merkatu liberalizatuan eta urtero negoziatzen dugu kontratua, energiak une bakoitzean duen kostuaren arabera. Hala, energiaren prezioan % 20ra bitartean aurreztea lor dezakegu.

eficuota mantenimiento

MANTENTZE-LAN OSOA EGITEKO ZERBITZUA

Kontratua indarrean dagoen bitartean, zerbitzu honek mantentze-lan bikoitza eskaintzen du:

  • Prebentziozko mantentze-lana: galdara-gelaren aldian behingo berrikuspenak egiten dira, ekipo guztiek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko eta hala, instalazioan akatsak egoteko probabilitatea murrizteko.
  • Zuzentzeko mantentze-lana: ekipoek edo instalazioak huts egiten badute edo matxuratzen badira, gabezia horiek hautematen ditugu eta ahalik eta azkarren konpontzen ditugu.
eficuota ayudas

DIRU-LAGUNTZAK KUDEATZEKO ZERBITZUA

Galdara-geletarako diru-laguntzak. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) diru-laguntza lerro berezi bat dago galdara-gelak berritzeko.

eficuota espacios

HIGIEZINAK KUDEATZEKO ZERBITZUA*

Instalazioa aldatu ostean erkidegoan tokia libratzen bada, espazio horren birkalifikazioa kudeatu dezakegu trasteleku eta/edo garaje gisa erabiltzeko. Horrela, erkidegoarentzako onura lortzen dugu.

*SZerbitzu honek ez dauka kostu gehigarririk.

NORTEGASEN BABESAREKIN

Zerbitzu horiek guztiek Nortegasen babesa dute, hots, gas naturalaren eta PGL kanalizatuaren sektorean esperientzia zabala duen enpresa handiarena. Gainera, Nortegasek primerako ingeniaritza eta instalatzaile profesionalekin egingo ditu lan guztiak eta hala, ospe handiko marken ekipo onenak jarriko ditu galdara-gelan.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.