FAQ – Hainbat etxebizitzarentzako tanga berrikusteari buruzko gutunak

NED Suministro GLP, SAUren jakinarazpen bat jaso duzu, hainbat etxebizitzarentzako tanga daukaten gas-instalazioen aldian behingo berrikuspena egin behar duzula esanez. Izan ere, gure obligazioa da zuri horren berri ematea, instalazioen segurtasuna bermatzea baitu xede.

1. DERRIGORREZ EGIN BEHAR AL DUT BERRIKUSPENA?

Bai. 1085/1992 Errege Dekretuan, 34/1998 Legearen 44 bis artikuluan eta 919/2006 Errege Dekretuan jasotakoa betez, 5 urtean behin egin behar da hainbat etxebizitzarentzako tanga daukan gas-instalazioaren ALDIAN BEHINGO BERRIKUSPENA.

2. ZENBAT DENBORARAKO BALIO DU ZIURTAGIRIAK?

5 urterako balio du berrikuspenaren ziurtagiriak eta egindako azken berrikuspenaren ziurtagiria iraungi baino lehen bidali behar da.

3. NOLA EGIN DEZAKET BERRIKUSPENA?

Horretarako legez gaituta dagoen enpresa instalatzaile batek egin behar du zure instalazioaren berrikuspena. Enpresa horrek egingo dizu aldian behingo berrikuspenaren ziurtagiria.

Bezeroak A PUNTO mantentze-zerbitzua kontratatuta badu, Nortegasek egin diezaioke.

4. BERRIKUSPENA EGIN ONDOREN, NOLA HELARAZI BEHAR DIZUET ZIURTAGIRIA?

Berrikuspenaren ziurtagiriaren kopia bidali behar diguzue gutunean adierazitako helbide elektronikora:
KANTABRIA: RevisionGLPCantabria@nortegas.es

Aldian behingo berrikuspena ez egiteak eta beraz, araudia ez betetzeak, zure instalazioaren segurtasuna arriskuan jar dezakeela gogorarazten dizugu.