Informazio erabilgarria

Gas-merkaturatzaileak

Gas-instalazio bukatua baduzu eta enpresa instalatzaileak egindako ziurtagiria badaukazu, gas naturaleko hornidura kontrata dezakezu enpresa merkaturatzaile batekin. Hautatzen duzun konpainia merkaturatzailea arduratuko da gas naturalean alta hartzeko zure eskaera guri bidaltzeaz.

Bi kontratazio-aukera daude:

  • Hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea. Merkatu librean, konpainiek energiaren prezioa ezartzen dute eta kontsumitzaileak gehien interesatzen zaion tarifa aukeratzen du.
  • Azken baliabideko tarifari heltzea. Tarifa honetan, Administrazioak ezartzen du prezioa. Gasbideetara konektatuta dauden kontsumitzaileek onar dezakete, baldin eta gasbideon presioa 4 bar edo gutxiago bada eta urteko kontsumoa 50.000 kWh baino gutxiago bada. Azken baliabideko bi tarifa daude, bezeroaren urteko kontsumoaren arabera:
    • T.1 urteko 5.000 kWh baino gutxiagoko kontsumorako. Kontsumo-maila hori ohikoa da gas naturalezko ur-berogailua eta/edo sukaldea dituzten etxebizitzetan.
    • T.2 urteko 5.000 kWh baino gehiagoko eta urteko 50.000 kWh baino gutxiagoko kontsumorako. Kontsumo-maila hori ohikoa da gas naturalezko berokuntza duten etxebizitzetan.

Enpresa merkaturatzaile hauek hartzen dute beren gain azken baliabideko hornidura emateko betebeharra:

  • 1. Endesa Energía XXI, S.L.U.
  • 2. Gas Natural S.U.R. SDG, S.A.
  • 3. EDP Comercializadora de Último Recurso, S.A.U.
  • 4. Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U.

Nahi baduzu, hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea aukera dezakezu.

Gas naturalaren merkatuaren zenbait alderdi MLBNren webgunean kontsulta ditzakezu, Energia/Kontsumitzaileak/Gas naturala atalean; bestela, 91 432 96 00 telefono-zenbakira dei dezakezu.

Errazago aukera dezazun, MLBNk argitaratutako gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa helarazten dizugu, bezeroarentzako arretarako telefonoak barne.

GNLko instalazioen kontratuak

949/2001 Errege Dekretuan xedatzen da sarbide-eskubidea duten subjektuek sinatu ahal izango dituztela errege-dekretuan araututakoez bestelako zerbitzu edo baldintzak dituzten zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko kontratuak, eta kontratu horiek alderdien artean askatasunez adostuko direla.

Zerbitzu horiek interesa duten subjektu guztiei eskainiko zaizkie, baldintza garden eta objektiboetan eta bereizkeriarik egin gabe. Ildo horretan, zerbitzu horietakoren bat eskaintzen duten enpresa banatzaileek beren web-orrian argitaratu beharko dituzte, eguneratuta, zerbitzu horietako bakoitzean dituzten prezioak eta baldintzak.

GNLko (gas natural likidotuko) instalazio sateliteetara garraiatzeko zerbitzuak emateko kontratua.

Deskribapena Deskargatu dokumentua
GNLko instalazioak, NED ESPAÑA DISTRIBUCION GAS SAU GNLko instalazioak ned españa
GNLko instalazioak, NORTEGAS ENERGIA DISTRIBUCIÓN SAU GNLko instalazioak nortegas energía
GNLa errepidez garraiatzeko zerbitzuaren prezioak 2019rako GNLa errepidez garraiatzeko zerbitzuaren prezioak 2019rako

Dokumentu interesgarriak

Ondoren, dokumentuak pdf formatuan deskarga ditzakezu:

Deskribapena Deskargatu dokumentua
CEI-870-5-101 protokoloaren definizioa CEI-870-5-101 protokoloaren definizioa

Instalazio-araudia , eskuratu nahi baduzu, eskatu Bezeroarentzako Arretarako Zerbitzuan.

Esteka interesgarriak

Asturiasko, Kantabriako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoetako Erakundeak: