Galdara-gelak:
Ur beroa eta berokuntza izateko irtenbidea bizilagunen erkidegoetarako

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Finka-administratzailea bazara edo zure bizilagunen erkidegoan kudeaketa-lanaz arduratzen bazara, badakizu zeinen garrantzitsua den zerbitzurik onenak kontratatzea eta aldi berean gastuak kontrolatzea.

Dakizun bezala, berokuntza zentrala duten jabeen erkidegoek ia aurrekontu osoaren erdia erabiltzen dute instalazio hauen funtzionamendua bermatzeko eta haiek mantentzeko. Hori dela eta, Nortegasen zure bizilagunen erkidegoko berokuntzarako gas naturalaren hornitzaile izan nahi dugu.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

Konponbidea daukagu

Caldera de gas

Galdara-gelak espazio tekniko batzuk dira eta bertan egoten dira bizilagunen erkidego bati edo etxebizitza batzuei ur beroa eta berokuntza eskaintzeko beroa sortzeko ekipamenduak.

Galdara-gela horiek eraikinaren kanpoaldean edo barrualdean egon daitezke. Eraikinaren barruan badaude, kalearen edo aldameneko lurzoruaren mailaren gainetik dauden solairuetan egon ohi dira, zabaltzan edo erdisoto batean.

Jabeen erkidego bakoitzaren egoeraren arabera, ondorengo aukeretako bat aukera daiteke gas naturalera pasatzeko orduan:

  • Galdara-gela berri bat instalatu.
  • Egungo galdara-gela eraldatu, gas naturalera pasatzeko.
  • Berokuntza eta/edo ur beroa indibidualizatu.

Eraginkortasuna eta dirua aurreztea

Gas naturalak abantaila asko eskaintzen ditu gasolioaren aldean eta beraz, bizilagunen erkidegoetako galdara zentraletarako aukerarik egokiena da:

  • Eraginkorragoa da. Instalazio berriak kontsumo txikiagoa ahalbidetzen du, % 20 txikiagoa, gutxi gorabehera.
  • Merkeagoa da. Gas naturalak gasolioak baino % 20-30 inguru gutxiago balio du, kontsumoaren arabera.
  • Zehatzagoa da. Kontsumitutakoa ordaintzen da, ez gehiago eta ez gutxiago.
  • Lasaitasun handiagoa eskaintzen du. Etengabeko hornikuntzari esker, ez zara tanga betetzeko zain egon behar.
  • Toki gehiago. Tankea kenduta, tokia irabazten da eta trasteleku gisa, garaje-plaza gisa eta abar erabili daiteke. Hala, onura gehigarria lortzen da jabeen erkidegorako.
  • Seguruagoa da. Gas naturala ez da biltegiratu behar eta airea baino arinagoa denez, gorantz joan ohi da, barrutietatik kanpora. Hori dela eta, seguruagoa da zure bizilagunen erkidegorako.

Nola funtzionatzen dute?

Ongizatea eta erosotasuna ezinbestekoak dira gure etxeaz gozatzeko eta ez dago hotz egiten duen sasoian etxera heldu eta bertako berotasuna sentitzea baino gauza hoberik.

Horregatik, eta gure etxean ongizate eta erosotasun hori bermatzeko, gas naturala erabiltzen duen berokuntza zentralak etengabeko beroa ematen digu. Gainera, hura mantentzea merkeagoa denez, aukerarik onena litzateke.

Bizilagunen erkidegoetan gas naturala erabiltzen duten berokuntza zentralek etengabeko beroa eskaintzen dute, segurua eta osasungarria. Erradiadoreetatik igortzen da bero hori, giroa lehortu gabe. Gainera, oso abantaila garrantzitsu bat eskaintzen du: kostuak askoz baxuagoak dira eta kalitatea mantentzen da.

Funtzionamenduari erreparatuz gero, oso sinplea da. Galdara zentraleko suak hodietatik doan ura berotzen du. Hodietako ur beroa etxeetako erradiadoreetaraino heltzen da eta horrela, gelak berotzen dira.

Ur-zirkuitu itxia denez, ura mugitzen ari da etengabe eta hotz bueltatzen da galdara zentralera, berriz ere berotzeko.

Tenperatura erregulatzeko orduan, galdara zentraletik edo erradiadoreetatik edo termostatoetatik egin daiteke, eta gure berokuntza gure kontsumo-orduen eta beharrizanen arabera programatu ere egin daiteke.

Abantailak eta diru-laguntzak

Gas naturala erregai fosilik garbiena eta ekologikoena da, eta ingurumenean eragin txikiena duena; izan ere, CO2 isurpenik baxuenak ditu erabilitako energia unitate bakoitzeko eta ez du hondakin solidorik sortzen, ezta kerik edo usain txarrik ere.

Horrez gain, hainbat laguntza daude gas naturala erabiltzen duten galdarak instalatzeko:

  • Nortegasen laguntzak, instalatzaileei ekarpenak eginez
  • Nortegas Green Energy Solutions-en bidezko finantzaketa-planak.
  • IDAE, EEEren eta abarren diru-laguntza instituzionalak.

Isurpen murrizketa

Detalle caldera

Gas naturalak CO2, NOx, CO eta atmosferarako kaltegarriak diren beste gas batzuen isurpenak murrizten ditu. Hala, mesede egiten dio trantsizio ekologikoari.

Erregaia aldatuta (gasoliotik gas naturalera) eta Instalazioaren Eraginkortasun Energetikoa hobetuta, gas kutsatzaileek ingurumenean duten eragina asko murriztea lortzen da.

Jarraian jabeen erkidego bateko galdara-gela baten inguruko azterlana ageri da. Bertan erakusten denez, urtean 162.292 kg CO2 gutxiago isuri dira, gasoliotik gas naturalera aldatzean.

ERREGAIA KONTSUMOA NOX CO SO2 P.S. V.O.C. CO2 ERAGINAREN INDIZEA
GASOLIOA 101,50 206,05 64,96 446,60 33,50 61,92 294.350,00 68.744,94
GAS NATURALA 60,67 127,41 30,34 0,61 4,25 25,48 131.957,25 19.993,80
ALDE ABSOLUTUA 40,83 78,64 34,63 445,99 29,25 36,43 162.392,75 48.751,14
MURRIZKETAREN % 40,23% 38,17% 53,30% 99,86% 87,32% 58,84% 55,17% 70,92%

Instalazioa edo egokitzapena

Nortegas Green Energy Solutions SLUn zure instalazioa ahalik eta modu efizienteenean egiten lagunduko dizugu, zure auzokideen erkidegoaren egoeraren arabera:

Eraikinak ez dauka galdara-gelarik

Auzokideen erkidegoak ez badu ez gas naturalik, ez galdara-gelarik, jar zaitez gurekin harremanetan azterketa pertsonalizatua egin diezazugun.

Eraikinak galdara-gela dauka

Bestalde, jabeen erkidegoak galdara-gela badauka, bi aukera daude:

  • Deszentralizazioa: Galdara zentrala kentzean datza, bizilagun bakoitzak bere etxean banakako galdara bat jar dezan. Kasu horietan, Nortegas arduratzen da instalazio komunaz eta bizilagun guztiei giltza eramateaz, kosturik gabe. Hala, bizilagun bakoitzak ordaindu beharko ditu barruko instalazioak baina oso diru-laguntza handiak daude horretarako.
  • Galdara gasoliotik gas naturalera aldatzea: Eraikinak ur beroa eta/edo berokuntza zentralizatua beste energia mota batekin baditu, galdara-gela gas naturalera aldatzeko eta energia mota horren abantaila guztiez gozatzen hasteko eska daiteke.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

Ezagutu kasu arrakastatsuak

Ezagutu gas naturalak bizilagunen erkidego honen ongizatea nola aldatu duen, gas natural bidezko kondentsazio-galdara instalatu izanari esker.

Gasolioa erabiltzen duten galdaretatik gas naturala erabiltzen duten banakako galderetara deszentralizatzea Getxon.

Eibar

Eibarko gasoliozko galdara-gela bat gas naturalera pasatzea.

Ikusi kasu arrakastatsua