12 Apr 2018

Gaurtik aurrera, Nortegas antzinako Naturgas konpainiaren marka ofiziala da

Identitate korporatibo berriak konpainiaren jarduera nagusia eta banaketarako eremu geografikoa deskribatzen du: Euskadi, Asturias eta Kantabria.

Logo berriak, biribila eta kolore urdinekoak, errekuntza bikaina duen gasdun sukalde bateko erregailu baten sugarra adierazten du, zeinak segurtasuna, konfiantza, fidagarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua transmititzen baitu. 

Bilbao, 2018ko apirilaren 12. – Nortegas ofizialki aurkeztu da gaur, gaur arte Naturgas Energía Distribución deitzen zen konpainiaren marka berri gisa. Konpainiak, gasa banatzeko bigarren sare nagusiena duenak estatu mailan, ia 8.200 kilometrokoa, eta milioi bat hornidura-puntu baino gehiago dituena, bezeroentzako, hornitzaileentzako eta hainbat interes-punturentzako informazio-kanpaina bat hasi du, bere marka berria zabaltzeko.

JP Morgan Asset Management, Gulf Cooperation Council Sovereign Wealth fund, Swiss Life Asset Managers eta Covalis Capital entitateek aholkatutako inbertitzaile instituzionalek osatutako partzuergoak Grupo EDP enpresaren % 100 erosketa amaitu zuen joan den uztailean. Une horretan, konpainiak dagoeneko komunikatu zuen identitate korporatibo berri baten sorkuntzari ekingo ziola, pertsonalitate propioa eta garrantzitsua emango ziona gasa banatzeko merkatuan.

Identitate korporatibo berriaren izena, Nortegas, erabat deskribatzailea da, bai konpainiaren jarduera nagusiarena, bai egungo banaketaren eremu geografikoarena: Euskadi, Asturias eta Kantabria.

Era berean, logo berriak, biribila eta kolore urdinekoak, errekuntza bikaina duen gasdun sukalde bateko erregailu baten sugarra adierazten du, zeinak segurtasuna, konfiantza, fidagarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua transmititzen baitu.

Gainera, urdin korporatibo berriak Kantauri itsasoko kolorea du, hiru autonomia erkidegoetako kostaldeak bustitzen dituenak, non Nortegasek ia 8.200 kilometroko banaketa-sareak dituen.

Marka berriaren helburua da konpainia finkatuta dagoen eremuetako bakoitzaren lehen gas-banatzaileen jatorrira bueltatzea, haiek osatzen baitute egun Nortegas dena.

Horregatik, kanpainak gogorarazten du Nortegasek antzinako Gas de Euskadi, Bilbogas, Gasnalsa, Donostigas, Gas Pasaia, Gas Hernani, Gas de Asturias enpresak jasotzen dituela, baita Kantabriako gas naturala banatzeko sarea ere.

Egun, Nortegas bigarren gas-banatzaile moduan posizionatu da estatu mailan, eta sektoreko ratiorik onenetako bat du. Konpainiak etapa berri hau hazkunderako hainbat erronka garrantzitsurekin hasten du, bai bere banaketa-eremuetan, bai eremu horretatik kanpoko aukerei dagokienez ere.

Helburu horiek lortzeko, Nortegasko presidente Alejandro Legardak zera adierazi du: “Marka berriak nortasun propioa eta independentea ematen digu, zeinarekin inbertsiorako eta hornidura-puntuak gehitzeko garai berri bat hasi nahi baitugu. Eta horretarako, inbertitzaile-talde baten laguntza izan dugu, epe luzeko ikuspegia duenak, baita langileen taldea osatzen duten 250 profesionalen ahalegina eta dedikazioa ere”.