10 Jun 2019

Nortegasek hazkundearen aldeko apustua egiten du bere enpresa kolaboratzaileekin

  • Nortegasek bilera egin du, urtero bezala, bere enpresa kolaboratzaileekin, emaitzak aztertzeko, etorkizuneko esperientziak eta estrategiak partekatzeko eta enpresa horien konpromisoa eta dedikazioa aintzatesteko.
  • Javier Contrerasek, Nortegasko CEO berriak, konpainiaren hazkunde-estrategia azaldu die enpresa kolaboratzaileei, eta eskerrak eman dizkie konpainiaren helburuak lortzeko egin duten ekarpenarengatik.
  • Nortegasek Montener, Instaman eta Berotek (Euskadi), Langreastur (Asturias), eta ACM (Kantabria) enpresen lana aintzatetsi du.

Bilbon, 2019ko ekainaren 10a.- Nortegasek joan den ekainaren 4an urteko topaketa egin zuen bere enpresa kolaboratzaileekin. “Ilusioa berpiztuz” lelopean, aurtengo jardunaldia Santanderko Palacio de la Magdalena jauregian egin zen, eta 200 lagun inguru bertaratu ziren.

Nortegasentzat, enpresa kolaboratzaileek funtsezko balioa dute hazkunde-estrategiaren barruan, eta urtero berekin biltzen da emaitzak aztertzeko, etorkizuneko esperientziak eta estrategiak partekatzeko eta enpresa horien konpromisoa eta dedikazioa aintzatesteko helburuarekin. Alde horretatik, aurten konpainiak honako enpresa hauen lana bereizi du: Montener, Langreastur, Instaman, Berotek eta ACM.

Jardunaldian zehar hainbat hizlari izan ziren, adierazi zutenek Nortegasek hazkundearen aldeko apustua egiten duela, eta I+G+b-ren, deskarbonizazioaren, ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko konpromisoa duela.  Baina ikusminik handiena Luis Galindo hizlari ezagunak sortu zuen, mundua hobetzeko egunero ilusioz jarraitzeko premiaz hitz egin zuenak.

Aurtengo topaketan, Nortegasko Kontseilari Delegatu berri Javier Contreras aurkeztu zen publikoaren aurrean, honako hitz hauekin: “ilusio handia egiten dit Nortegasen izenean egiten dudan lehenengo parte-hartzea foro honetan egitea”.

Nortegasko Kontseilari Delegatu berriak aprobetxatu zuen enpresa kolaboratzaileei azaltzeko konpainiak hazkundea bultzatu nahi duela akziodun berrien bidez, bezeroarengana gehiago bideratzen den merkataritza-estrategia proaktiboago bat martxan jarriz, kanal kolaboratzailearekin kooperazio eraginkorragoa eginez eta konpainiaren merkataritza-gaitasunak sakonago birdiseinatuz.

Era berean, Contreras pozik agertu zen eta eskerrak eman zituen konpainiak 2018. urtean lortutako hazkundearen emaitzengatik: “2018. urtean Nortegas sektoreko batezbestekoaren gainetik hazi da, merkataritza-taldeak zuekin guztiokin batera egindako ahaleginari esker”.

Gainera, honako mezu hau luzatu zien bertaratutako guztiei: “Talde-lanak sortzen ditu emaitzak, eta Nortegasek talde-lanean sinesten du”. Eta amaitzeko, honako hau esan zuen:“Datorren urtean itxarongo zaituztet, aurrean dugun urte handi hau ospatzeko”.