15 Urta 2021

Nortegasek guztira 550 milioi euroko balioa duen bono-igorpena itxi du (10 urtera eta % 0,905eko interes-tasarekin]

Igorpen horrek 2022an iraungiko diren bonoak berriro finantzatzeko balioko du eta Nortegasen plan estrategikoaren ardatza izango da. Hain zuzen ere, plan estrategiko horren xedea da Nortegasen bezero kopurua gehiago areagotzea eta deskarbonizazioari eta iraunkortasunari mesede egiten dieten energia-aukerak garatzea.

Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, 2021eko zor merkatua inauguratu du, arrakastaz itxi baitu guztira 550 milioi euroko balioa duen bono-igorpena. Hala, konpainiak berriro finantzatu ahalko ditu 2022an iraungitzen diren bonoak.

Bonoak 10 urteko epera igorriko dira eta % 0,905eko kupoia sortuko dute. Gainera, BBB balioa (aurreikuspen egonkorra) aitortu die Standard & Poor’s-ek.

Igorpenaren arrakastari esker, Nortegas bere plan estrategikoan zentratu ahalko da, deskarbonizazioaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoan oinarrituta dagoena. Ildo horretatik, Nortegasek trantsizio energetikorako funtsezko eragile bihurtu duten hainbat proiektu garatu ditu.

Nortegas, trantsizio energetikoaren alde

Duela gutxi, Nortegasek Espainiako lehenengo hidrogeno berdearen plantaren garapenean parte hartuko duela iragarri du. Amorebietan egongo da (Bizkaia) eta ondorengoek ere parte hartuko dute lan horretan: Sener, White Summit Capital, Castleton Commodities Internacional (CCI) eta Bizkaia Energía. Planta hori 2022rako martxan egotea espero da eta urtean jatorri % 100 berriztagarria duten 1.500 tona hidrogeno berde sortzea da helburua.

Azken urteotan mundu mailako ekonomiarako funtsezko elementu gisa kokatu da hidrogenoa. Europako Batzordeak zein Gobernuak energia-aukera iraunkor eta garbi horren aldeko apustua egin dute. Nortegasek etengabe lan egiten du hidrogenoaren balio-katea xede duten ikerketa eta proiektuetan, batez ere gas berriztagarri hori gas naturalaren banaketa-sarearen bidez banatu eta erabiltzeko aukera aurreratuak garatzeko eta horrela, egungo energia-kontsumoaren zati bat deskarbonizatzeko.