26 Jul 2018

Nortegasek gas naturala hornitzeari ekin dio Bastidan

Bastida (Araba), 2018ko uztailak 26- Nortegasek, Euskadin, Kantabrian eta Asturiasen gas naturala eta PGL-a hornitzen dituen konpainiak, gas naturala hornitzeari ekin dio Bastidako udalerria arabarrean. 812.000 euro inbertitu ditu konpainiak bere propanozko gasaren instalakuntzaren eraldaketan, udalerriko 760 etxebizitzei eta 15 negozioei gas naturala eskaintzeko.

Gas naturala ekartzeari esker, bai Bastidako etxeek zein denda eta industriek urte luzez franko eskatutako hornikuntza itxaroteari eman zaio amaiera. Horrela bada, bertako alkate Laura Pérezen hitzetan, “kasik gertakizuna da udalerrira gas naturala heltzea”. Orobat, erregaiaren aldaketak ondorioztatuko dituen abantailei esker, bai bizilagunentzat zein oporretako etxebizitzen jabeentzat, kontent azaldu da. Izan ere, azken hauek neguko hileetan ere bisitatu dezakete hemendik aurrera udalerria, eta horrek Bastidako ostalaritza eta merkataritzari bultzada emango lioke.

Azpiegitura

2016 urtean, Nortegasek petrolioaren gas likidotuaren (propanoa) 82.000 hornitze-puntu erosi zizkion Repsoli Euskadin, Kantabrian, eta Asturiasen. Orain, konpainiak hauen eraldaketa prozesuari ekin dio Bastidan, gas naturalezkoak bihurtuz.

Proiektu hau, halaber, banaketa saretik urrun dauden herriguneetaraino gas naturalaren hornikuntza hurbiltzeko konpainiaren ekimenaren barruan kokatzen da.

Horretarako, aldiro depositua birkargatzeko sistema batekin, 60 metro kubiko gas natural likidotu biltzeko ahalmena duen instalazio bat ezarri du Nortegasek, horri esker, erabiltzaileek bermatuta izango dute horniketaren jarraipena eta zerbitzuaren erosotasuna.

Beste alde batetik, orain arte gas propanoa banatzeko erabiltzen zen 10,2 kilometroko hoditerietatik egingo da banaketa, bada, erraztu egin da eraldaketa prozesua eta lanek eragin ohi dituzten eragozpenak ekidin zaizkie bizilagunei. Horrez gain, mailaka burutu da, fase ezberdinetan, une oro horniketaren jarraipena bermatze aldera.

Segurtasuna

Instalakuntzak segurtasun bikoitza eskaintzen du. Batetik, erregai gisa, gas naturala airea baino arinagoa baita, ez da metatzen eta errazago ebakuatzen da atmosferan. Bestetik, instalakuntza herrigunetik kanpo baitago, eta horri esker hobeto integratzen da ingurunearekin bizilekuen zonaldearengan eragin gabe.

?
Ingurumena

Nortegasen azpiegitura berri honek ingurumena zaintzen du, izan ere, erregai fosil horrek CO2aren kopururik baxuena ekoizten du unitate energetiko bakoitzeko. Halaber, instalakuntzak birgasifikazio sistema bat du, horren bidez nabarmen gutxitzen dira era zuzenean edo zeharka GNLaren instalakuntzari lotutako isurketak.

Erabiltzaileentzako onurak

PLGa gas naturala bihurtzeko beste leku batzuetan egin bezala, Nortegasak beregain hartu ditu Bastidako erabiltzaile indibidualen instalakuntzetan egin beharreko aldakuntzen ondoriozko gastu guztiak. Erabiltzaileok, aldi berean, gas naturalak eskaintzen dien merkatu askearen aukera erabili dezakete jada, elektrizitate eta gasaren hornikuntza eskaintza bateratu lehiakorragoak aukeratuz.