26 Ira 2019

Nortegasek formakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du

  • Nortegasek DUAL Formakuntza Profesionalaren Plan handinahia jarri du martxan
  • Konpainiak Nortegas Ikasgelaren 2018-19 ikasturteko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan
  • Nortegasek konpromisoa berresten du jarduten duen ingurunearekin, eta berrikuntzaren eta ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko apustua egiten du eta aberastasuna modu iraunkorrean sortzea bultzatzen.

Bilbo, 2019 irailaren 24a.- Formakuntza, maila guztietan, Nortagasek bere garapena oinarritzeko erabili izan duen oinarrizko mugarrietako bat izan da beti. Jakin-min horren ondorioz, konpainiak plan handinahia jarri du martxan Lanbide Heziketa bultzatzeko bere banaketa-eremuen barruan, LH DUALeko programen bidez.

Plan horren helburua da Nortegasek Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan eta Nortegas Ikasgelaren bidez orain dela hamarkada batetik garatzen duen formakuntza-jarduera osatzea, eta formakuntza- eta ikaskuntza-aukerak irekitzea konpainiaren eragiketa-inguruneko gazte gehiagori.

Lanbide Heziketa DUAL Plana

Formakuntza- eta enplegu-sistema misto bat da LH DUAL, non ikasleek beren formakuntza-jarduerak garatzen dituzten, ikastetxean jasotzen dituzten klaseekin batera enpresan ikaskuntza-egonaldiak tartekatuz; ikasleek, enpresa horretan, lanbide heziketako titulua eskuratzeko formakuntza-prozesuarekin lotutako jarduerak burutuko dituzte.

Plan horren helburua bikoitza da. Izan ere, alde batetik, onura handiak suposatzen ditu ikasleentzat, egiazko lan-egoeretan ikasten baitute, esperientzia profesional handia hartu eta etorkizuneko enplegagarritasuna hobetu; eta bestetik, konpainiarentzat berarentzat ere onura handiak suposatzen ditu, gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatzen baitu, formakuntza-enpresa bihurtzen baita eta gure jardueran profesional espezializatuak prestatzen laguntzen baitu.

Plan horren lehenengo ondorioa lankidetza-hitzarmena da, Nortegasek eta Somorrostroko (Bizkaia) Lanbide Heziketako Zentroak txandakatze-erregimenean eta beken modalitatean sinatu dutena. Hori gauzatzeko, Telecontrol sailean, konpainiak Bilbon dituen bulego nagusietan, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako ikasle bat sartu da, eta 2019/2020 ikasturtean hainbat jarduera garatuko ditu, esaterako, SCADA sistemaren jarraipena eta kudeaketa egitea, kontagailu adimentsuen komunikazio-sarearen diseinuan eta hedapenean lankidetza ematea, edo landako elektronikarekin hainbat lan egitea.

Plan horren barruan hainbat hitzarmen sinatuko dira Euskadiko, Kantabriako eta Asturiasko hainbat ikastetxerekin, ikasturte honen barruan, konpainiaren hainbat eremutan ikasle berriak sar daitezen.

Nortegas ikasgela

Konpainiak Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin mantentzen duen lankidetza zientifiko-teknologikoaren akordioaren parte da Nortegas Ikasgela. Akordio horren helburua da gas-eremuan ikerketarako, teknologiaren garapenerako eta berrikuntzarako jarduerak burutzea ikasleen aldetik.

Ekimen horrek jarraipen arrakastatsua izan du azkeneko hamarkadan zehar, eta hamarkada horretan, urtez urte, Nortegas Ikasgelako tutoreen eta arduradunen etengabeko babesarekin eta aholkularitzarekin garatu dituzte beren lanak ikasleek. Gaur arte, 49 proiektu aurkeztu dira, eta horietako batzuek nazioarte mailako aintzatespen edo aipamen bereziak ere izan dituzte.

Proiektu horietako zati garrantzitsu bat banaketa-sareetan injektatzeko gas berriztagarriaren ekoizpenaren garapenarekin, eragiketen digitalizazioarekin, hidrogenoaren erabilerarekin, eta abarrekin loturik dago, hau da, Nortegasen ardatz estrategiko nagusietako batzuekin.

Joan de irailaren 16an Nortegas Ikasgelako eremuan 2018-19 ikasturtean zehar garatu diren lau proiektuak aurkeztu ziren Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Lehenengo proiektuan, Leonardo Vargasek, Energia Berriztagarriak Sistema Elektrikoan Integratzeko Masterreko ikasleak, hainbat energia-aukeraren gaineko azterlan bat eskaini zuen, elektrizitatea gas natural likidotutako instalazio sateliteei hornitzeko. Bigarren proiektuan, David Pérezek, Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleak, soluzio bat proposatu zuen banaketarako Erregulazio eta Neurketa Estazioak (ENE) egokitu daitezen jatorri berriztagarriko gasa injektatzeko. Hirugarren proiektuan, Clara Rojasek, Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleak, gas natural konprimitutakoaren unitate mugikor bat diseinatu zuen, bai haizatzeak berreskuratzeko, zein gas naturala banaketa-sareetan konprimitzeko ere. Eta azkenik, laugarren proiektuan, Yolanda Galarragak, Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleak, hainbat teknologiaren gaineko azterlan bat planteatu zuen, metanoa fabrikatzeko biomasaren edo landarezkoak ez diren hondakinen bidez.

Ikasgelak arrakasta izatearen arrazoia, bereziki, zera da, ikasleei aukera ematen dietela ikasteko eta energia-sektorera hurbiltzeko, eta ondorioz, unibertsitateko talentuak gasaren industriara erakartzen direla, eta batez ere, ikasleentzat horrek izugarrizko motibazioa eta errealizazio pertsonala suposatzen duela, lan-munduan integratzen baitira eta zenbat balio duten erakusten baitute ikasketak amaitu aurretik.

Lanbide Heziketa DUAL Planarekin eta Nortegas Ikasgelarekin, Nortegasek konpromisoa berresten du jarduten duen ingurunearekin, eta berrikuntzaren eta ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko apustua egiten du eta aberastasuna modu iraunkorrean sortzea bultzatzen, inbertsioan ahalegin handiagoa eginez.