17 Apr 2018

NORTEGAS-EK eskuragarri jartzen die beren erabiltzaileei aplikazio digitala, gasaren irakurketa errazte aldera

Aplikazio digital berri bat da, mota guztietako gailu mugikorrentzat erabilgarri dagoena, eta gasaren kontagailuko irakurketa ematen uzten diena Espainiako gas-banatzaile nagusien erabiltzaile guztiei, horien merkaturatzailea edozein izanik ere.

Ekimen horrek islatzen du gas-konpainia banatzaileek digitalizazioaren biderako bultzada tinkoa eman dutela, energia-zerbitzuaren fakturazioarekin lotutako izapideak errazteko eta gardenago egiteko helburua lortu nahi baitute denek elkarrekin.

Bilbao, 2018ko apirilaren 17a.- NORTEGASek, erabiltzaileentzat eskuragarri jarri du mugikorrerako YoLeoGas Multidistribuidora aplikazioa, gasaren kontagailuko irakurketa-prozesua errazteko.

Espainiako gas-banatzaile nagusiek, alegia, NORTEGAS, Redexis Gas, Madrileña Red de Gas eta Nedgia partekatutako ekimen bat da. Izan ere, prozesuak eraginkorragoak izateko gero eta konpromiso handiagoa ari dira hartzen, eta ondorioz, prozesuen digitalizaioaren eta bezeroari beti zerbitzurik onena ematearen aldeko apustua egin dute, eta erabiltzaileentzat aplikazio berdin bat jarri dute eskuragarri gasaren irakurketa egiten laguntzeko.

Aplikazio berriari esker, irakurketa modu errazean egin daiteke, mugikorraren edo trabletaren bidez. Erabiltzaileak CUPS zenbakia (euskaraz HPKU, Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala, merkaturatzaileak bidalitako fakturan agertzen dena) erregistratu behar du soilik aplikazioan eta neurketa-ekipamenduari argazki bat egin. Aplikazioak bezeroari ohartarazten dio ea argazkia zuzena den, eta dagokion banatzailearen sistema informatikoetara bidaltzen du, zeinak automatikoki prozesatzen baitu.

Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean, jakinarazpenak konfiguratzeko aukera dago, erabiltzaileak ohartarazpen bat jaso dezan kontagailuaren irakurketa egin behar duen unean. Gainera, aplikazioak irakurketen historikoa erakusten du, bezeroak bere kontsumoaren kontrola eraman dezan.

Aplikazioa eskuragarri dago jada, eta aplikazioko banatzaile-sustatzaileen Espainiako gas kanalizatuko erabiltzaile guztiek erabil dezakete, baita existitzen diren merkaturatzaile guztiek ere; hala, hornidura-puntu bakoitzeko kontsumoaren informazioa on line jaso ahal izango dute.

Aplikazio multibanatzaile horren helburua da soilik araudia betetzea baino harago joatea, zeinaren arabera kontsumitzaileen eta merkaturatzaileen eskura sistema bat jarri behar baita kontagailuaren irakurketa komunikatzeko.

Aplikazio hori sortuz, banatzaileek balio erantsiko ekarpen bat egin nahi dute prozesuan esku hartzen duten eragile guztientzat. Izan ere, irakurketa-prozesuaren digitalizazioaren helburua da erosotasun eta erraztasun handiagoa ematea erabiltzaileari; eraginkortasun handiagoa ematea esku hartzen duten eragile guztiei –inkongruentziak saihesten baitira kontsumo-datuetan–; gardentasun handiagoa ematea zerbitzuaren fakturazioarekin lotutako izapideetan; eta prozesuaren trazabilitate handiagoa ematea, erabiltzailearen kontsumoen gordailu bat sortzen baita.

Gasaren sektorea Espainian

Espainiako enpresa banatzaileek Espainiako gasaren banaketa-sarea garatzeko, operatzeko eta mantentzeko ardura dute, zeinari 7,8 milioi erabiltzaile baitzeuden konektaturik 2017. ekitaldia ixtean, Sedigas entitatearen datuen arabera.

Bestetik, Espainian jarduten duten konpainia merkaturatzaileek enpresa banatzaileen instalazioen bidez jasotzen duten gasa hornitzen diote azken kontsumitzaileari.

Hala ere, enpresa banatzaileak arduratu behar dira kontagailuaren irakurketa-prozesuaz, kontsumoa fakturatzeko aldez aurretik nahitaez egin behar dena.

Deskargatzeko estekak: