Zure lehorketa industrialerako sistema edozein delarik ere, Nortegasen zure kasura egokitzen gara

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Lehortegi industrialek beroa erabiliz edozein produktutan ura eta likidoak desagerrarazteko balio dute.

Lehorketa industrialerako sistemak 3 faktore nagusiren araberakoak dira:

  • Airearen abiadura.
  • Airearen hezetasun erlatiboa.
  • Ganberako tenperatura.

Hiru faktore horiek kontrolatzen baditugu, lehorketaren abiadura eta kalitatea zehaztu ahalko ditugu, likidoa kendu diogun produktuaren hezetasun mailaz gain.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

hornos de secado

Konponbidea daukagu

Gas naturalari esker, ganberako tenperatura kontrola daiteke momentu guztietan. Horrela, lehorketarako sistemak eraginkorragoak izan daitezke eta aldi berean, lehorketaren kalitatea hobe daiteke.

Eraginkortasuna eta dirua aurreztea

Ganbera berotzeko energia-iturri gisa gas naturala erabiltzen duten lehorketa industrialerako sistemak benetan gomendagarriak dira hiri-eremuetan, errekuntza garbia egiten baitute.

Gainera, gas naturala oso merkea da, energia elektrikoaren edo gasolioaren aldean.

Beste erregai batzuen aldean aurreztu daitekeenari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan gure industria-espezialisten taldearekin. Jarri gurekin harremanetan, 900 902 933 telefono-zenbakira deituta.

Nola funtzionatzen dute?

Produktu bakoitzerako lehorketa-prozedura egoki bat dago. Kontuan izan behar ditugu produktuaren ezaugarriak eta prozedura egokitzeko azterlan bat egin behar dugu, sistema egokia aurkitzeko.

Prozedura hori zehazteko orduan, produktuaren ezaugarriez gain, lehorketaren 3 faktore nagusiak ere izan beharko ditugu kontuan:

  • Airearen abiadura. Airearen bidez, produktuen gainazalak igorritako hezetasuna garraiatzen da. Zenbat eta handiagoa izan abiadura, orduan eta handiagoa izango da arraste-ahalmena, baina aire gehiago aplikatuz gero, produktuaren gainazala idortu daiteke eta ondorioz, lehorketa-prozesua zaildu edo eten dezake.
  • Airearen hezetasun erlatiboa. Airean dagoen ur-lurrun kopuruaren eta posible den gehienezko kopuruaren arteko erlazioari egiten dio erreferentzia. Zenbat eta altuagoa izan tenperatura, orduan eta ahalmen handiagoa izango du aireko ur-lurruna eusteko, hau da, lehortu nahi dugun produktuaren ur kopuru handiagoa xurgatu ahalko du aireak. Era berean, aireko ur-lurruna kentzean, airearen hezetasun erlatiboa murrizten da eta horrela, lehorketa-ahalmena areagotzen da.
  • Ganberako tenperatura. Tenperaturarekin, airearen hezetasun erlatiboaren balioa aldatu egiten da eta ondorioz, aireak produktuaren hezetasuna kentzeko duen ahalmena ere aldatzen da. Gainera, tenperatura igotzean, ur molekulen abiadura azkartzen da. Horrek mesede egiten dio lurruntze-prozesuari eta lurruna produktuaren erdigunetik gainazaleraino ateratzen laguntzen du.

Abantaila nagusiak

Gas naturala erreferentziazko irtenbidea da lehorketa industrialerako sistemetarako; izan ere, airea zuzenean berotzea ahalbidetzen du, higienearen eta segurtasunaren aldetik lehorketa-baldintza egokiak eskainiz, prezio murriztuan.

Gainera, tratatutako produktuak kutsatzen ez dituenez, gas naturala elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak tratatzeko aukerarik onena da.

hornos de secado

Beste abantaila batzuk

Gainera, gas naturala erabiltzen duten lehorketa industrialerako sistemek honako abantaila gehigarriak dituzte:

  • Tenperaturaren eta sortutako fluxuen kontrol zehatza.
  • Erantzun azkarra, eskakizun gehigarria edo martxan jartzeko edo gelditzeko etengabeko maniobrak dauden momentuen aurrean.
  • Beste erregai batzuekin funtzionatzen duten instalazioek baino toki gutxiago hartzen dute.
hornos de secado

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

Lehortegi motarik ohikoenak

Lehortegi birakaria

Lehorketa mota unibertsala da. Danbor birakari bat dauka. Bertan sartzen dira produktua eta lehortzeko fluido termikoa. Tenperatura altua erabiltzen du. Fluido termikoaren arabera, bi planta mota daude: lehorketa zuzenekoak eta zeharkako lehorketakoak.
Dependiendo del fluido térmico existen dos tipos de plantas: de secado directo y de secado indirecto.

  • Lehorketa zuzena: gas beroak bahe birakarian sartzen dira zuzenean.
  • Zeharkako lehorketa: aire beroa erabiltzen du fluido termiko gisa.

Tunel erako lehortegia

Elikagaien industrian erabiltzen da gehienbat. Tunel bat da eta bertan sartzen da produktuak lehortzeko aire beroa.

Ganbara erako lehortegia

Produktu kimikoak eta farmaziako produktuak lehortzeko erabiltzen da. Erretiluen gainean eta aire beroa erabiliz lehortzen dira produktuok.

Lehortegi tubularra

Produktua danborrean sartuta funtzionatzen du, balbula hermetiko batetik. Produktua hodi birakari bero batzuez osatutako bala batetik sartuz egiten da lehorketa. Produktuaren likidoa lurrundu egiten da eta lehortzeko aireak xurgatzen du.

Zutabedun lehortegia

Zutabe bertikal batez osatuta daude eta bertatik jaisten da produktua, normalean artoa, soia, eguzkilorea, kafea, arroza… hau da, granulometria handiko produktuak.
Jaistean, aire beroak zeharkatzen du produktua eta horrela xurgatzen da hezetasuna. Batzuetan beste eremu batera botatzen da eta bertan hoztu egiten da, aire hotzarekin.

Instalazioa edo egokitzapena

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu.

Gas naturalaren instalaziorik ez baduzu baina gas propanoaren edo butanoaren instalazioa baduzu, erregailuak egokitu eta homologatu besterik ez da egin beharko, egiaztatutako enpresa instalatzaile baten bitartez.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dugu, gure taldearen esperientzia zabalari esker.

Azkenik, gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak lehortzeko labe berrietara egokitzen lagunduko dizugu.

hornos de secado

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.