17 Urta 2020

Nortegasek bere egoitza inauguratu du Asturiasen

  • Nortegasek Asturiasekin duen konpromiso irmoa indartzean inbertitu du gas naturala ahalik eta etxe eta industria gehienetara hel dadin.
  • Gijoneko alkateak eta Printzerriko industriako zuzendari nagusiak Nortegasekin duten lankidetza estua nabarmendu dute, baita gas naturalaren banaketaren garrantzia ere.

Gijonen, 2020ko urtarrilaren 14an- Gaur, Gijoneko alkatea den Ana Gonzalez Rodriguezek eta Asturiasko Printzerriko industriako zuzendari nagusia den Rosana Prada Oterok, Nortegaseko presidentea den Conrado Navarrorekin eta kontseilari delegatua den Javier Contrerasekin batera, Nortegasen Asturiasko egoitzaren instalazio berriak inauguratu dituzte, Gijoneko Roceseko industrialdean kokatutakoak.,

Bisitan, alkateak aipatu du egoitza hau irekitzeak Gijoneko sustrai eta tradizio industrialak mantentzen eta horietan sakontzen laguntzen duela. Era berean, beso-zabalik eman dio ongi-etorria jasangarritasunaren eta gas naturalak eskainitako abantailak dituen erregai baten eskuragarritasuna hobetzearen aldeko apustua egiten duen enpresari.  Izan ere, hauxe azpimarratu du: “Zalantzarik gabe, hauxe izango da murgilduta gauden aldaketa handi honen protagonista izango den erregaietako bat eta oso ona da Gijonek bere lurraldean edukitzea baliabide honen banaketaren abangoardian dagoela erakutsi duen enpresa bat”.

Bere baliabide guztiak Asturiasen kontzentratzen dituen egoitza berri honetatik, Nortegasek Printzerriarekin duen konpromisoa indartzean eta berrestean inbertitzen du, hain zuzen ere, ahalik eta partikular eta enpresa gehienek gozatzeko gas naturalak eskaintzen dituen abantailez baldintzarik onenetan.

Bestalde, Rosana Pradak hauxe baieztatu du: “Nortegasek gure autonomia-erkidegoan duen presentzia finkatzeko eta areagotzeko apustua egiten du eta, horregatik, konpainia honekin lankidetza jarraitua eta iraunkorra daukagu, jakin badakigulako gas-banaketaren sektorea jarduera estrategikoa dela, bai herritarrentzat, bai enpresentzat. Hortaz, Nortegasekin lankidetzan aritu gara eta arituko gara etorkizunean ere bai merkatuen finkapen- eta hazkunde-prozesuetan. Hori egin genuen 2018an Nortegasek Aboñon eta Grandas de Salimen abian jarritako proiektuetan eta 2019an ere bai Sariegoko Santianeseko poligonoan; aurten, San Esteban de Pravian aurreikusi diren proiektuetan egongo gara”.

XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, ikusi zen gasa aukera bat zela Asturiasen; ordutik hona, gure konpromiso irmoa indartu egin da eta, orain, 2.000 kilometro baino gehiagoko gas-banaketako sare bat daukagu. Horri esker, gaur egun, 240.000 etxebizitza eta industria inguruk gasa daukate eta erregai honek eskaintzen dituen abantaila guztiez goza dezakete. Horrez gain, ezin dugu ahaztu Nortegasek egiten duen esfortzua banaketa-saretik urrun dauden biztanleria-gune txikiek gas naturalaren kontsumorako sarbidea eduki dezaten planta sateliteen instalazioaren bidez, Colungako kontzejuaren kasuan egin zen bezalaxe 2017an. Hori egiten da depositua aldizka birkargatzeko sistemekin, erabiltzaileei horniduraren jarraitutasuna eta zerbitzuaren erosotasuna bermatuz.

Horri dagokionez, Conrado Navarrok hauxe azaldu du:  “Zalantzarik gabe, gas naturala funtsezko zerbitzu publiko bat da eta, hortaz, paper erabakigarri bat dauka Asturiasko ongizatean eta ekonomiaren eta gizartearen garapenean. Premisa horren pean, Nortegasen, gure akziodunek ezarritako urratsak jarraitzen ditugu horrela izan dadin bermatzeko, lankidetza estuan arituz interes-eragile guztiekin, hau da, agintariekin, autonomia-erkidegoetako eta tokiko entitateekin, enpresekin eta bezeroekin, betiere zerbitzu-bokazioarekin eta epe luzera begira”. Presidenteak azpimarratu du lan hori beti burutzen dela “gure jardueran lehentasunezkoak diren hiru bektore hauen pean”:  ingurumenarekiko errespetua, segurtasuna lanetan eta gobernu oneko jardunbideak”.

Egoitza berria Nortegasentzako momentu giltzarri batean inauguratzen da, gas naturala jasangarriagoa izango den etorkizuneko gizarte bateranzko trantsizio energetikoaren protagonista bilakatu baita.

Zentzu horretan, Javier Contrerasek hauxe azaldu du: “Asturiasen, 240.000 etxe eta industria inguruk gozatzen dute horniduraz eta zifra hori milioia gainditzen du operatzen dugun gune guztiak kontuan hartuta; beraz, gaur egun, eztabaidaezina da gas naturalak duen paper garrantzitsua”. Gainera, kontseilariak hauxe adierazi du: “argi dago gas natural konbentzionalak eta berriztagarriak paper bikaina duela trantsizioan eta etorkizuneko mix energetikoan, honen guztiaren aliatu gisa: handitzen ari den elektrifikazioa, energia berriztagarrien sarpena, eraginkortasunaren hobekuntza, emisioen murrizketa eta airearen kalitatearen hobekuntza”:

Ildo horretatik, Nortegasek aukera desberdinetan lan egiten du.  Batetik, biometanoaren paperaren aldeko apustua egiten du, gero eta garrantzitsuagoa dena Europako aukera berde gisa, horrela, modu ekonomiko, adimentsu eta automatiko batean, jatorri berriztagarriko gas hau injektatzeko egungo banaketa-sareetan.  Bestetik, konpainiak konfiantza dauka gas naturalean garraiobideentzako erregai fosilak ordezteko benetako aukera gisa; izan ere, nitrogeno-oxidoen emisioak % 85 baino gehiago murriztea ahalbidetzen du eta ia-ia % 100 murriztea suspentsioko partikulak, pertsonen osasunerako elementu kaltegarrienak.  Horrez gain, berotegi-efektuko gas nagusia den CO2ko emisioak % 20 murriztea ahalbidetzen du.

Instalazioetara egindako bisitan, Nortegasek gas naturalaren banaketaren historiari egindako omenaldia behatzen egon dira; aldi berean, horrek omenaldia egiten die etxeek eta enpresek gas naturalaren erosotasunaz ahalik eta kalitaterik eta segurtasunik handienarekin gozatzeko lan egin duten eta lan egiten duen pertsona guztiei. Aurrerapenaren lekuko den gas-kontagailu bat da; horrekin,1902an, gas-fabrikatik banaketa-sarerantz ateratzen zen gas-kopurua neurtzen zen.