7 mai 2018

Nortegas gas natural berriztagarriko I+G+b proiektu bategatik sarituko dute

Konpainiak berrikuntza-saria lortu du “Gasa eta Berriztagarriak” kategorian, International Gas Union (IGU) erakundearen eskutik

Konpainiak garatutako proiektuak irtenbide berri bat ematen du gas berriztagarria edo biometanoa gas naturala banatzeko sareetan txertatzeko

Bilbo, 2018ko maiatzaren 7a.- Nortegas Energía Distribución erakundeak Berrikuntza Saria jaso du “Gasa eta Berriztagarriak” kategorian, International Gas Union (IGU) erakundearen eskutik. Saria ematearen arrazoia izan da konpainia horrek jatorri berriztagarriko gasa edo biometanoa gas naturala banatzeko sarean txertatzeko proposamena planteatu duela, Smart Green Gas izeneko I+G+b proiektuaren esparruan.

Nortegasek sari hori eskuratzeko, aldez aurretik hautatutako beste 25 berrikuntza-proiekturekin lehiatu da bere kategorian. Bere kategorian lehenengo postua lortzeaz gain, lehiaketa horretan saritu duten Espainiako konpainia bakarra da.

Saria Gasaren Munduko 27. Konferentzia egiten denean jasoko du, datorren ekainaren 25etik 29ra egingo dena Washington hirian, AEBn. Ángel Mª Gutiérrezek, Smart Green Gas I+G+b proiektuaren Nortegasko arduradunak, saritutako proiektua azalduko du mundu osoko gas-industriaren ordezkari nagusien aurrean.

Biometanoak gero eta garrantzia handiagoa du energia ordezko eta “berde” moduan Europan Nortegasek egindako proiektuari esker, jatorri berriztagarriko gasa dosifikatuta txertatu daiteke –modu ekonomikoan, inteligentean eta automatikoan– gas konbentzionalarekin nahastu dadin; eta gas naturaleko banaketa-sareetan erabiltzeko exijitzen diren kalitate-araudia betetzen du.

Horretarako, simulazio-tresna bat garatu da, Tecnaliaren lankidetzarekin, zeinak teknologia egokiak hautatzen baititu biometanoa Erregulazio eta Neurketarako Tokietan txertatze aldera. Hortaz, Nazio Batuek 2030erako proposatutako garapen jasangarriaren helburuak sustatzen lagundu ahalko du gasaren sektoreak.