2 Aza 2021

GASA BANATZEN DUTEN KONPAINIA ESPAINIARRAK EKIMEN EUROPAR BATERA BATU DIRA, GAS-SAREEN BITARTEZ HIDROGENOAREN GARAPENA BULTZATZEKO

  • Nedgia (grupo Naturgy), Nortegas, Madrileña Red de gas, Redexis, eta Gas Extremadura 13 herrialde europarretako beste konpainia banatzaile batzuekin batu dira, ‘Ready4H2’ ekimena sustatzeko (hidrogenorako prest).
  • Merkatu desberdinetan izandako esperientziak konbinatzea da helburua, hidrogenoaren balio-katean zehar gas-banaketarako sareen eginkizuna partekatuz, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko ezinbesteko lotura gisa.
  • Hidrogenoa berebizikoa da Europan trantsizio energetikoa burutzeko eta egungo gas-azpiegitura hidrogenoa modu efiziente eta azkarragoan garatzeko berezko bidelaguna da.

Guztira, 13 herrialde europarretako 50 konpainia banatzailek abiatu dute “Ready4H2” ekimena, hidrogenoaren merkatua garatzen laguntzeko eta ezagutza eta esperientzia partekatzeko, Europako energia-azpiegitura eraldatzen eta Europar Batasunaren klima-neutraltasunaren helburuak betetzen laguntzeko xedez.

Espainiako bost gas-banatzaileak (Nedgia, Nortegas, Madrileña Red de gas, Redexis, eta Gas Extremadura) ekimenera batu dira, haien proiektuetan zein hidrogenoaren balio-kateko tokiko eragileekin lankidetzan lortutako ezagutza eta esperientzia partekatzeko. Estatu mailako zein Europa mailako esparru arautzailea martxan jartzea da ekimenaren helburua, hidrogenoa garatzeko. Europaren gas-azpiegituraren potentziala aprobetxatzea da asmoa eta beraz, herritarrei mesede egitea eta karbono-neutraltasunaren helburua betetzen laguntzea.

“Ready4h2” ekimenak hiru azterlan barne hartuko ditu 2022ko otsailera bitartean: lehenengo analisia konpainia banatzaileek hidrogenoa garatzeko erakutsitako inplikazioari, irabazitako esperientziari eta haien herrialdeetan duten estrategiari buruzkoa izango da; bigarren analisia gas-banatzaile europarrek hidrogenoa garatzen eta lurraldearen plangintza estrategikoa egiten nola lagun dezaketen ikusteko izango da; azkenik, ibilbide-orria egingo da, ekimen zehatzekin, konpainia banatzaileak hidrogeno-ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura izan daitezen, estatu mailan zein Europa mailan.

Hidrogenoa funtsezkoa da Europan trantsizio energetikoa burutzeko eta klima-arloan ezarri diren helburuak betetzeko. Egungo gas-azpiegitura berezko bidelaguna da, energia-bektore berri hau modu efiziente eta azkarragoan garatzeko.