7 Urri 2020

Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundeak hitzarmen bat sinatu du Nortegasekin, etxebizitza sozialen parkean gas natural bidezko berokuntza jartzen joateko

  • Etxebizitzen urteko kupoaren arabera egingo da instalazioa eta denborarekin Bilboko 20 auzotan baino gehiagotan banatuta dauden etxebizitza sozialen parke osora heltzea espero da.
  • Esleitutako kupoetan berokuntza jartzeko egin beharreko inbertsioaren erdia jarriko du urtero erakunde bakoitzak.
  • Hitzarmen honen bidez, Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoak gas natural bidezko berokuntza jartzeko prozesuan zehar egindako lana azkartuko du Nortegasek.
  • Ekimen honekin, Nortegasek presentzia geografikoa duen erkidegoen ongizatearen alde hartutako konpromisoa berretsi du.

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak hitzarmen bat sinatu du Nortegasekin, hots, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiarekin, etxebizitza sozialen parkean gas natural bidezko berokuntza mailaka jartzen joateko, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearekin batera. Etxebizitzak hutsik geratzen joan ahala egingo dira obrak, errentariak txandakatzen joan ahala, eta batez bestean 200 bizitoki egokituko dira urtean. Egin beharreko inbertsioaren erdia jarriko du alderdi bakoitzak.

Hitzarmen hau sinatu dute Jon Bilbaok, etxebizitza-arloko zinegotzia eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidentea denak, eta Javier Contrerasek, Nortegaseko kontseilari delegatuak, Bilboko udaletxean egindako ekitaldi batean. Alderdi biek gas naturalarekiko interesa agertu dute, beste erregai batzuen aldean, ekonomikoki eraginkorra delako eta ingurumenerako kaltegarriak diren emisio gutxiago sortzen dituelako. Era berean, Bilboko Udalaren estrategia energetikoaren baitan, Nortegasek etorkizunera begira beste lankidetza-bide batzuk aztertzeko interesa agertu du, ondorengo gaiak lantzeko, adibidez: gasolio bidezko galdara-aretoak gas naturalera pasatzea, ibilgailuetarako gas naturalaren (IGN) garapena eta zerbitzuaren digitalizazioa, udal etxebizitza-parkean kontagailu adimendunak jarrita.

Lankidetza honen baitako etxebizitzak Bilboko 20 auzo desberdinetan baino gehiagotan daude kokatuta.  Otxarkoaga (952 etxebizitza), Madariaga Dorrea (258) eta Santutxu (211) auzoetan egingo da inbertsiorik handiena eta haietan esku hartzea lehenetsiko da, besteak beste, gas natural bidezko berokuntza bertako etxebizitza askori jarriko zaielako.

Ekimen hau Nortegasen plan estrategikoan sartzen da eta haren helburu garrantzitsuenetako bat da erantzukizun sozial korporatiboaren arloan: hark eragina duen eremuetako udalekin eta instituzioekin aliantzak lortzea, biztanle kalteberenek gas naturala izateko aukera kofinantzatzeko eta gas naturala ingurumena errespetatzen duen eta maila ekonomikoan oso lehiakorra den energia-iturri gisa sustatzeko. Nahi horren harira, orain gutxi Nortegasek antzeko hitzarmen bat sinatu du Avileseko Udalarekin, 49 etxebizitza sozial gas naturalera pasatzeko.

Etxebizitza-arloko zinegotzia eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidentea den Jon Bilbaok azpimarratu zuenez, “Bilboko etxebizitza sozialei ahalik eta erosotasun-baldintza onenak eskaintzearen alde eta hiriko etxebizitza publikoen parkean eraginkortasun energetikoa areagotzeko esku-hartzeak bultzatzearen alde egin dugun apustu sendoaren parte da ekimen hau”.

Bestalde, Javier Contrerasek, Nortegaseko kontseilari delegatuak, ondorengoa adierazi du: “oso harro gaude Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearekin hitzarmen hau sinatu dugulako. Guk presentzia dugun eremu geografikoekiko konpromiso sendoa daukagu eta erkidego horien ongizatea hobetzeko ardura dugula sentitzen dugu, garai hauetan bereziki. Biztanle kalteberenen ongizatea hobetzeko ardura dugu batez ere, ekonomia deskarbonizatzen lagunduko duen aukera energetiko eta ekonomikoki bideragarri bat eskainiz.