Larrialdietarako elektrogeno taldeak:
Behar duzun elektrizitatea etenik gabe izateak dakarren lasaitasuna

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Grupos electrógenos de emergencia

Matxuren edo klima-baldintza txarrek eragindako elektrizitate-eteteek negozio eta etxebizitzen funtzionamendua galarazten dute (wifi konexioa, saltokiko terminala, hozte-sistemak, pertsianen mekanismoak, garajeetako ateak, segurtasun sistemak, igogailuak, etab.).

Zure negozioa bertan behera geratzeak edo zure etxeko erosotasun guztiez behar bezala gozatu ezin izateak kezkatzen bazaitu, zure eskura jarriko dugu aditu talde bat, gasarekin funtzionatzen duen elektrizitate sorgailu batekin horrelako egoerak nola konpon ditzakezun azaltzeko.

Konponbidea daukagu

Gasarekin funtzionatzen duen larrialdietarako sorgailu bat automatikoki jartzen da martxan, sare elektrikoa erori dela hauteman eta segundo gutxitara. Zerbitzua berrezarri bezain pronto, sorgailua automatikoki deskonektatzen da. Zure negozioa edo etxebizitza ez da elektrizitaterik gabe geratuko, zu bertan ez egon arren.

Gas bidezko sorgailuen abantailak

  • Gas-sarera konektatuta daudenez, guztiz ahaztu zaitezke depositua betetzeaz.
  • Aplikazio baten bidez, zure mugikorretik egiaztatu ahalko duzu sorgailua konektatuta dagoela.
  • Izugarri murrizten ditu CO2 isurpenak, beste erregai batzuen aldean.
  • Test modua dakar, aldizka sorgailua automatikoki abiaraztea/gelditzea programatzeko eta erabiltzen ez denean matxurak ekiditeko.
  • Energia egonkorra hornitzen du, sorgailua martxan egon bitartean elektronikoki sentikorrak diren gailuekin jardun ahal izateko, haiek matxuratzeko arriskurik gabe.
  • Hainbat ordu/egun irauten duten elektrizitate-eteteetan eusteko prest dauden motorrak dituzte.
  • Karrozeria intsonorizatuak, iragazgaiztuak eta korrosio-kontrato tratamendudunak dituzte, egurats zabalean izateko.
Grupos electrógenos de emergencia

Harremanetarako

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.