Nortegasen espazio handiak edo eraikin industrialak eraginkortasunez berotzeko irtenbidea daukagu

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Espazio handiak edo eraikin industrialak eraginkortasunez berotzea konplikatua da, beharrezkoak ez diren eremuak berotzean energia ugari galtzen baita. Gas naturala erabiltzen duten hodi eta panel bero-emaileek arazo hori konpontzeko irtenbide eraginkorra eskaintzen dute, beroa eremu espezifiko batera bideratzea ahalbidetzen baitigute. Hala, ahalik eta gehien aprobetxatzen da energia, espazio guztia berotu beharrik gabe.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua..

Tubo radiante

Eraginkortasuna eta dirua aurreztea

Gas naturala erabiltzen duten berogailu-sistemek eraginkortasun handia eskaintzen dute, zuzenean berotzen baitituzte pertsonak, objektuak eta espazioak. Termostato baten bidez kontrolatzen da beroketa. Termostato horrek barruko tenperaturaren eta agindutakoaren arteko aldea hautematen du, konfort-tenperatura mantentzeko.

Gainera, energia asko aurreztea ahalbidetzen dute, hots, % 30etik gora, sistema tradizionalen aldean.

EGaur egun, gas naturala da gutxien kutsatzen duen erregai fosila eta merkeena ere bada. Era berean, gas naturala banatzeko sare zabala dago, aukera hau azkar egokitzea ahalbidetzen duena.

Nola funtzionatzen du erradiazio bidezko berogailuak?

Erradiazio bidezko berogailu-sistemen funtzionamendua ulertzeko, eguzki-erradiazioarekin konpara dezakegu.

Imajinatu neguko egun bat, zeru garbiarekin eta 0 ºC-tik beherako giro-tenperaturarekin. Eguzki-erradiazioaren pean ondo sentituko zara, berotan sartuko zara eta arropa apur bat ere kendu beharko duzu. Baina hodei batek eguzkia estaltzen badu, hotza sentitzen hasiko zara berehala eta zure gorputzeko beroa mantendu nahi baduzu, berriro jantzi beharko duzu arropa guztia.

Aire-bolumen handiko espazioetarako abantailak

Tubo radiante

Erradiazio-sistemek abantaila ugari eskaintzen dituzte, abantaila teknikoak zein ekonomikoak, konbekzio bidezko beroketa-sistemen aldean, sistema horiek 4 metrotik gorako altuera duten eraikin industrialetan, biltegietan, polikiroldegietan, merkataritza-guneetan, gurtza-zentroetan eta abarretan daudenean, hau da, aire-bolumen handia duten espazioetan daudenean.

Bestalde, sistema hauek instalatzea oso erraza da eta erraz egokitzen da bezero bakoitzaren beharrizanetara.

Berogailu-teknikak eta aplikazio-esparrua

Nagusiki aire-bolumen handia duten espazio horiek berotzeko erabiltzen diren bi berogailu-teknika daude:

  • Konbekzio bidezko berogailua edo aire beroa erabiltzen duen berogailua
  • Erradiazio bidezko berogailua

Bi teknika horietatik edozein erabili dezakegu. Bien arteko desberdintasun nagusia beroa berogailu-sistematik berotu nahi dugun espazioraino transmititzeko erabiltzen duten metodoa da. Hori dela eta, eraginkorrak izan nahi badugu, espazio bakoitzaren ezaugarrietara eta beharrizanetara hoberen egokitzen dena aukeratu beharko dugu.

Calefacción por convección

Konbekzio bidezko berogailua

Teknika honek berotu nahi dugun espazioko aire-bolumena berotuta funtzionatzen du. Horretarako, beroa transmititzen duen elementu bat dago. Airea, elementu horrekin kontaktuan dagoenean, berotu egiten da eta modu naturalean edo indarrez zirkulatzen du espaziotik. Horregatik bereizten dira konbekzio naturala (erradiadoreak) eta indarrezko konbekzioa (aerotermia).

Calefacción por radiación

Erradiazio bidezko berogailua

Bigarren teknika honek gorputz bero bat sortuta funtzionatzen du, erradiazio elektromagnetiko bat igorriz.

Erradiazioa lerro zuzenean transmititzen da, gainazal desberdinekin kontaktuan jartzean eraldatuz (hormak, makinak, tresnak, zorua, pertsonak…), espazioko airea zuzenean berotu gabe. Kasu honetan, airea gainazal bero horiekin kontaktuan jartzean berotzen da, hau da, zeharkako konbekzio bidez.

Instalazioa eta erradiazio bidezko berogailu-sistemak

Sistema hau instalatzea oso erraza da eta ondorengo hauek osatzen dute: gas-erregailu bat, termostato bat, aire beroak zirkulatzeko konduktu bat eta amaitzeko, bero-igorgailu batzuk.

Honako mota hauetakoak izan daitezke bero-igorgailuak:

  • Sabai bero-emailea
  • Gasarekin funtzionatzen duen hodi bero-emailea
  • Espazio handietarako estufak
  • Panel bero-emaileak
  • Konduktu bero-emailea

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

Conoce nuestros casos de éxito

Conoce cómo el gas natural ha transformado el negocio de nuestros clientes

Fachada Valfer

VALFER Automatización de Proyectos Industriales S.L.

Ikusi arrakasta kasua

Basílica de Santa Mª Magdalena

Basílica de Santa Mª Magdalena

Ikusi arrakasta kasua