nortegas espainiako merkatuko bigarren gas-operadorea da. 8.100 kilometroko banaketa-sareak hartzen ditu, hiru autonomia-erkidegotan: Euskadin, Asturiasen eta Kantabrian. Horietan, 1.016.138 hornidura-puntu dauzka (2017ko abenduko datuak).
nortegasen negozioa banaketa-aktibo arautuen kudeaketan ardazten da. Azpiegitura berrien sustapena, garapena eta eraikuntza hartzen ditu barne, baita eragiketa-, mantentze- eta optimizazio-zerbitzuak ere



Aurretik konprimatutako gas naturala garraiatzeko gehien erabiltzen diren moduetako bat gasbideak dira. Gasbidearen luzera osoan kokatutako ponpatze-estazioek gasa hoditerian zehar isurtzen dela ziurtatzeko eginkizuna dute. Gas naturalaren presioa murrizten da eta, gero, banaketa-sarean sartzen da, kontsumitzeko.
Banaketa instalazio sateliteetan (GNL eta PGL)Distantziak oso luzeak direnean, gasa metano-itsasontzi handien bidez garraiatzea da merkeena; horiek modu seguruan garraiatzen dute gas natural likidotua (GNL) planetako edozein lekutara. Horretarako, gasa presio atmosferikoan eta –161 °C-tan likidotu behar da; horrela, haren bolumena gutxi gorabehera 600 bider murrizten da.
Ondoren, gas likidotua lurruntzeko instalazioetara iristen denean, jatorrizko egoerara itzularazten da gasa, kontsumitzeko; hoditeria batzuek tanga kriogenikoetaraino eramaten dute gas likidotua, eta GNLa lurruntze-prozesu batean sartzen da haren tenperatura igotzeko. Jarraian, usain berezi hori ematen zaio ihesak azkar detektatzeko eta, azkenik, gas naturala banaketa-sarean sartzen da, kontsumitzeko.
nortegasek gasa banatzen die merkatu arautuko bezeroei eta hodi bidezko hornidura eskaintzen die petrolio-gas likidotuko (PGL) bezeroei. Gas natural likidotua zenbait udalerri eta kontzejutara banatzen da hor dauden instalazio sateliteen bitartez.
Gaur egun, taldeak instalazio hauek dauzka:
| Erkidegoa | Edukiera (m3) | Lurruntzea (m3 (n)/h) | Deskarga (m3 (gnl)/h) |
|---|---|---|---|
| Asturias | |||
| Grado | 120 | 1000 | 20 |
| Colunga | 60 | 500 | 20 |
| Cangas de Narcea | 158 | 2000 | 20 |
| Kantabria | |||
| Corvera de Toranzo | 40 | 500 | 20 |
| Arenas de Iguña | 105 | 1000 | 20 |
| Gibaja | 60 | 1000 | 20 |
| Euskadi | |||
| Laguardia | 60 | 500 | 20 |
| Labastida | 60 | 750 | 20 |
| Elciego | 20 | 500 | 20 |