9 Urri 2025

5 izar eta 98 puntu GRESB estandarrean 2025ean

Nortegas gas naturalaren bigarren banatzailea da Espainiako merkatuan; 8.000 kilometro baino gehiagoko sareak ditu Asturiasen, Kantabrian eta EAEn, eta milioi bat etxe eta industria hornitzen ditu energiaz. Bada, kalifikazio handiena (5 izar) lortu du 2025eko GRESB sailkapenean (Global Real Estate Sustainability Benchmark). Dagoen aintzatespenik handiena da hori, eta, hala, Europa mailan ESG jarduera handiena duen gas-banatzaileetako bat da Nortegas. GRESB nazioarteko erreferentea da. Enpresen ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jokabidea (ESG) ebaluatzen du metrika kuantitatibo eta kualitatiboen bidez. Benchmark hori munduko metrika entzutetsuenetako bat da ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jarduera ebaluatzeko, bai azpiegituretan, bai enpresetan. GRESB emaitzekin, trantsizio ekologikoan eta erronka sozial eta korporatiboetan ondoen kokatuta dauden enpresak zein diren jakin daiteke.

Etengabeko eraldaketa

2020an lehen aldiz parte hartu zuenetik, Nortegasek etengabeko bilakaera izan du emandako informazioaren kalitateari, zehaztasunari eta gardentasunari dagokionez —informazio horren zati handi bat publikoa da—. Etengabeko eraldaketa horri esker, konpainiak puntuazio hobea lortu du —ia % 20 hobeagoa da—. Zehazki, 100 puntutik 98 lortu ditu 2025eko edizioan, eta laugarren postuan geratu da gasa banatzen duten enpresa parte-hartzaileen artean. Emaitza hori etengabeko hobekuntza-prozesu baten ondorio da, bai eta, ebaluazio-irizpideak urtez urte berrikusten eta zabaltzen dituenez, gero eta zorrotzagoa den estandar batera egokitzeko prozesu baten ondorio ere. Nortegasek GRESB sailkapenean izan duen bilakaerak estrategia korporatibo koherente eta iraunkorra islatzen du, gardentasuna, gobernantza eta ingurumen-jarduna indartzera bideratua.