Eta zure banakako galdara izango bazenu?

Nortegasen deszentralizazioa eskaintzen dizugu gasolioa edo beste erregairen bat erabiltzen duen galdara zentrala aldatzearen ordezko irtenbide gisa.

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Aukera horri esker, galdara zentral komunitarioa kenduko dugu eta banakako galdara jarriko dugu bizilagun bakoitzaren etxean. Nortegas arduratuko da instalazio komunaz zein leihoko giltza bizilagun guztiengana eramateaz.

caldera individual

Kasu arrakastatsua

ABANTAILAK BAINO EZ DAKARTZA

  • Erregai merkeagoa da: gas naturala gasolioa baino merkeagoa da.
  • Instalazioa eraginkorragoa da: % 20 inguru aurrezten da kontsumoan.
  • Kontsumitu ostean ordainduko duzu: zure benetako kontsumoaren arabera.
  • Berankortasuna saihestuko duzu: bizilagun bakoitzak berea ordainduko du.
  • Derramarik gabe: galdara-gelaren mantentze-gastuengatik eta bertan izandako matxurengatik, eta berogailuaren eta ur beroaren kontagailuen zenbaketagatik.
  • Konfort pertsonalizatua: zure ordutegia aukeratuko duzu eta zure beharrizanetara egokituko duzu.
  • Etengabeko hornikuntza: ez zara tanga betetzeko zain egon beharko.
  • Erkidegoak espazioa irabaziko du: tankea eta galdara kenduta, trastelekuak, garajeko aparkalekuak eta abar egiteko tokia irabaz daiteke.
  • Gutxiago eragiten zaio ingurumenari: gas naturala da energia fosilik garbiena eta ekologikoena. Erabilitako energia-unitate bakoitzeko CO2 isurpen txikienak ditu eta ez du hondakin solidorik sortzen, ezta kea edo usain txarra ere.
  • Seguruagoa da: Gas naturala ez da biltegiratu behar eta airea baino arinagoa denez, gorantz joan ohi da, barrutietatik kanpora. Hori dela eta, seguruagoa da zure etxerako.
  • Nortegasen diru-laguntzak: barneko instalazioetarako instalatzaileen/mantentzaileen bidez, eta bizilagun bakoitzaren kasura egokitutako finantzaketa-planak.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.