NORTEGAS enpresak konpromiso sendoa du bere bezeroen eta beste interes-talde batzuen gogobetetzearekin. Berrikuntzaren ikuspegitik, konpainiak hasiera-hasieratik bultzatzen ditu irtenbide lehiakorrak eta kalitatezkoak eskaintzen dituzten proiektuak, Europako energia-egoera berrirantz aurrera egiteko, hau da, energiaren aldetik eraginkorragoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa izango den gizarte baterantz.
Nahitaezkoa izango den agertoki berri horretara jotzeko, lau dira proposatzen diren lehentasunezko ikerketa- eta garapen-ildoak, eta Europako gas-industriaren bermea dute.
Gas naturaleko sareak eraikitzea, erabiltzea eta haien funtzionamendu ezin hobea mantentzea. Gas-azpiegituren osotasunari eta segurtasunari buruzko F&M jarduera hobeak eta merkeagoak lortzera bideratutako proiektuak garatuz.
Energia- eta ingurumen-eraginkortasun hobea. Gas-jarduerak ingurumenean duen eraginari eta ingurumen-araudiek gas-negozioan izango duten eraginari buruzko proiektuak garatuz..
Gas naturaleko sareek energia gehiago bideratzea. Sareko gas naturalaren kontsumoa eta GNK edo GNLren azken erabilera berriak areagotuko dituzten gas-aplikazio berrietan (mugikorrak zein geldikorrak) oinarritutako proiektuak garatuz, negozio-eredu berriak lortzeko
Etorkizunean gas naturalaren sareak erabiltzen jarraituko dela bermatzea. Gas naturalen sareetan gas berriztagarrien (biometanoa) eta gas berrien (hidrogenoa) zirkulazioan oinarritutako proiektuak garatuz, etorkizuneko jarduera bermatzeko. Horrek “Smart Grids”, Power to Gas eta “Big Data Systems” garatzea ekarriko du”.

