9
Urri
2025
5 izar eta 98 puntu GRESB estandarrean 2025ean
Nortegas gas naturalaren bigarren banatzailea da Espainiako merkatuan; 8.000 kilometro baino gehiagoko sareak ditu Asturiasen, Kantabrian eta EAEn, eta milioi bat etxe eta industria hornitzen ditu energiaz. Bada, kalifikazio handiena (5 izar) lortu du 2025eko GRESB sailkapenean (Global Real Estate Sustainability Benchmark). Dagoen aintzatespenik handiena da hori, eta, hala, Europa mailan ESG jarduera handiena duen gas-banatzaileetako bat da Nortegas.
GRESB nazioarteko erreferentea da. Enpresen ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jokabidea (ESG) ebaluatzen du metrika kuantitatibo eta kualitatiboen bidez. Benchmark hori munduko metrika entzutetsuenetako bat da ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jarduera ebaluatzeko, bai azpiegituretan, bai enpresetan. GRESB emaitzekin, trantsizio ekologikoan eta erronka sozial eta korporatiboetan ondoen kokatuta dauden enpresak zein diren jakin daiteke.
