Gas naturalaren erabilera berriak

Gas naturalaren erabilera berriak

Gure ibilgailuak mugiarazteko petrolioa baino jasangarriagoak diren aukera berriak bilatzea gero eta behar premiazkoagoa da.

Garraioa munduko energia-kontsumoaren % 30 da, eta petrolioaren mendekotasunak % 90 gainditzen du.

Gas naturalaren moduko erregaiak, azken garaiotan, petrolioaren ordezko energia-iturri bihurtu dira, argi eta garbi; izan ere, gas naturalak erreserba frogatu ugariagoak, ingurumen-eragin txikiagoa eta heldutasun egokia ditu.

NORTEGASen, gas naturalaren eta garapen-bide berrien bilaketaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, IGNak eskaintzen dituen abantailak jakinda, konpainia bere ibilgailu-flota osoa gasez elikatzeko berritzen ari da.

Gas naturalaren erabilerak ibilgailuetarako dituen abantailak, funtsean, hiru motatakoak dira:

  • Ingurumenekoak, tokiko kutsagarrien, nitrogeno-oxidoen eta partikula esekien isuriak izugarri murrizten baititu.
  • Ekonomikoak, egindako kilometro bakoitzeko aurrezkia % 50 ere izan daitekeelako gasolioarekin alderatuta.
  • Teknikoak, motorretan higadura txikiagoa sortzen du eta.

Gainera, ordezko energiekin dabiltzan beste ibilgailu batzuek ez bezala, gasezko ibilgailuek egungo gasoliozko ibilgailuen potentzia eta autonomia berberak dituzte, eskurapen-kostua desberdina izan gabe.

NORTEGASen uste dugu guretzat ona dena ibilgailu-flotak dauzkaten beste konpainia batzuentzat ere badela.

Ibilgailuetarako gas naturalari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, inprimaki honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

ibilgailuetarako gas naturalari

Argibide gehiago






* Baldintzak onartu behar dituzu